XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

hots, espezie baten energi balantzea egituratzen duten prozesuen multzoa aztertuko dugu (hau da, elikapena, zurgapena eta mantenuari, hazkundeari, ugalkuntzari eta aktibitatearen garapenari dagokien energi gastua).

Berez, analisi-mota hau egoki samar gertatzen da, zeren organismo baten arrakastarako lehenengo baldintza biomasa propio bihur daitekeen energia lortzeko ahalmena baita.

Bestalde, aurkeztuko dudan informazio gehiena molusku bibalbioen ikerketetatik hartuta dago; horren arrazoia batez ere talde horren inguruan burutu diren ikasketen ugaritasuna da.

ANIMALIEN ENERGI BALANTZEA

Animalia baten energi gaindipen eta galeren arteko balantzea, energi balantzearen ekuazioaren bidez adieraz daiteke.

Lan honen helburuak kontutan hartuta, ekuazio hori hurrengo moduan adieraz daiteke: Pg+Pr=CxAE-U-(Rm+Rr) non Pg delakoa hazkunde edo ekoizpen somatikoa, Pr ugal materialaren ekoizpena, C energi kontsumoa, AE zurgapen etekina, U hondar nitrogenatu modura gertatzen diren energi galerak, Rm metabolismo basalari dagokion bero-disipazioa eta Rr, elikapena, liseriketa, mugimendua, hazkunde eta abarreko prozesuei dagokien eta bero modura galtzen den energia baita.

C x AE biderkaketa zurgaturiko energia da (A), eta Pg + Pr batuketari, (Scope for Growth ingelesezko adierazpenatik hartuta) SFG terminoa ere esleitu zaio: osagai fisiologikoen bidez neurturiko ekoizpen indibiduala (Bayne ampamp; Newell, 1983).

Aurkezturiko eskeman (1. Eskema), bibalbio baten energi balantzea adierazten duen fluxu-diagrama azaldu da.

Aurkezturiko zenbait elementu ez dira eztabaidatuko, ez baitira kasu honetan funtsezkoak. Eskema hori Hawkins ampamp; Bayne-renetik (1992) hartuta dago.

ENERGI BALANTZEA BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAK

Logikoa denez, lehen aurkezturiko ekuazioen terminoen aldaketa sortaraz dezaketen faktoreek eragina izan behar dute SFG delakoan.

Beraien magnitudearen arabera, eta sortaraziko dituzten eraginak konpentsatzeko animaliek duten ahalmenaren arabera, estresa ekarriko dute aldaketa horiek.

Lan honen helburuetatik kanpo dago animalien energi balantzean eraginak ukan ditzaketen faktore guztien analisi zehatza eta, beraz, garrantzi handia duten ikuspegiak aztertuko ditut soilik.